Revista Hariak. Recreando la Educación emancipadora (7. zbk)

Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea. Monografikoa

Fenomeno bat ikertzeko metodo baten egokitasuna gorabehera, aipatu behar da ikertzeko aukera bakoitzak errealitatearen ezagutza-kategoria jakin batzuk lehenesten dituela eta, are garrantzitsuagoa, asmoak zehazten dituela. Paradigma enpiriko eta analitikoak, batez ere, interes teknikoa du eta horren asmoa fenomenoak aurreikusi eta kontrolatzea da. Interesa praktikoa bada, erreferentziako paradigma historiko eta hermeneutikoa izango da, zeinaren helburua ez den hainbeste errealitatea behatu eta kontrolatzea, baizik eta fenomenoak eta portaerak ulertu eta interpretatzea testuinguru zehatz batean, orientatzeko eta kokatzeko xedez. Ikuspegi holistikoa da eta teknika kualitatiboak erabiltzen ditu. Azkenik, paradigma kritiko eta sozialak interes emantzipatzaile edo askatzailea du, eta botere-egituren mekanismoak eta funtzionamendu-dinamikak azaldu nahi ditu. Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea azken bi horiekin lotzen da.

7. zbk. Hariak