Garapenerako Hezkuntzari buruzko I Kongresua. 1990
Garai hartan, artean Garapenerako Lankidetza hasi berritan, eta ibilbide artean laburra hezkuntzaren alorrean, I. Kongresuaren xedea garapenerako Hezkuntzaren ikuspegia, fokatzea, argitzea, GHren eragileak identifikatzea eta esperientzia zehatzen berri trukatzea izan zen. GHren inguruan lanean genbiltzan eragile sozial guztiei helarazi genien parte hartzeko gonbitea: irakasleak, GGKEak, berrikuntza pedagogikoko mugimenduak, eta erakundeak.
Garapenerako Hezkuntzari buruzko II Kongresua. 1996
II Kongresua ikastetxeetan zehar lerroei ematen zitzaien paperari buruzko eztabaida sakon baten inguruan eratu genuen, hezkuntza formala, ez formala eta informalaren artean zubiak eraikitzeko kezka eta gogozrekin. Eztabaida nagusienak bi ardatzen gainean eratu ziren, batetik Hezkuntzaren Erreformaren proposamenei buruz. Bestetik, garai hartan zehar lerroen marko mugatzaileetatik askatzeko, eta Hezkuntza Globalaren inguruko proposamenen bitartez, eta sentsibilizazio-praktikak gaindituz, mezu kritikoekin eskolaz kanpoko espazioetara eta komunikabidetara iristen saiatzen zen garapenerako ezkuntzarebn erronkak.
Garapenerako Hezkuntzako III. Biltzarra. Hezkuntza eraldatzailea globalizazioaren aurrean. 2006.
HLOren bidezko hezkuntza-erreformarekin, eta Europako Goi-mailako Hezkuntza Esparruaren proposamenarekin batera gertatu zen. Hartara, aurreko biltzarretako ohiko eragile, GGKE, irakasle eta hezkuntza ez formaleko hezitzaileekin batera, hainbat unibertsitate-eragile bertaratu zen. BILTZAR horretan bosgarren belaunaldiko GH deiturikoa abiarazi eta irmoki bultzatzea erabaki zen, hiritartasun globala eraiki asmoz. Gure lana ikuspegi globalaz janzteko erronka sustatu zuen, garai hartako testuinguruan hezkuntza kritikoa eta eraldatzailearen ideian sakontzearren.
Esperientzia Eraldatzaileen III. Topagunea
Biltzar horretan lan-esperientzia gure irudikoz interesgarriak aurkeztu ziren, nahiz ez behar beste denboraz. Biltzarraren ondoren, topaguneak bi urtero egitea proposatu zen, jarraikortasunaren alde, esperientzia zehatzetan lan egitearren, eta, hartara, hausnarketa bateraturako gunea mantentzearren. Esperientzia eraldatzaileen topaguneak sortu ziren hartara, lehenengoa Kordoban egin zen, 2009an Córdoba Solidaria antolatuta, bigarrena Alburquerquen 2011n Cala-k antolatuta eta hirugarrena Bartzelonan 2013ko abenduan izan zen, Entrepobles-en eskutik. Hona hemen ekarpenak.
Comments are closed.