Helburuak
- Ekintza pedagogikoa jendartea eraldatzeko praktika bihurtzeko gakoak taldeka zehaztu behar ditugu.
- Jendarteko ekintzako eta borrokako praktikek sortzen dituzten hezkuntza-prozesuen ardatz komunak zehaztu behar ditugu.
- Hezkuntza eraldatzailea eta kritikoa sustengatzen duen esparru teorikoaren oinarriak eraiki behar ditugu, premisa hau izanda: mundu bidezkoago bat eraiki nahi dugu, merezi duen bizitza bizi ahal izateko, ondo ulertuta izakiak besteen eta hartzen gaituen naturaren mende gaudela, eta, beraz, zaintzek gure ekintzen ardatza izan beharko luketela, eta nagusi den merkataritzako kulturari eta patriarkatuari aurre egin beharko geniekeela.
- Elkargune bat egituratu behar dugu, testuinguru latzaren aurrean, era askotako eragileek (jendarteko mugimenduek, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek, hezkuntzako instituzioek, hedabideek, hegokoak zein iparrekoek…) elkar ezagutu, onartu eta ahaldundu ahal izateko, nagusi denaren aurkako praktikak berriz hausnartzeko, hezkuntzako estrategiak irudikatzeko eta itunak ehuntzeko.
Comments are closed.