Revista Hariak. Recreando la Educación emancipadora (8. zbk)

Akademiatik zein haren esparrutik kanpo sortzen ari diren diskurtsoek eta esperientziek zalantzan jartzen dituzte garapena (hazkunde ekonomikoa) ardatz duten paradigmak, zalantzan jartzen dute hori denik konponbidea gure planetak bizi duen jasangarritasunarazoari eta gehiengo behartsuenen bizi-baldintza gero eta okerragoari aurre egiteko. Hezkuntza kritiko emantzipatzaileak kontzientzia hartu du zenbat kontraesan eta ondorio suntsitzaile sortu dituen garapenaren eredu honek, eta, hala, beste subjektu, diskurtso eta esperientzia batzuetara hurbiltzea proposatzen du, bizitzaren iraunkortasunarekin bat datorren beste pentsamendu bat elkarrekin eraikitzeko. Elkarrizketarako eta artikulaziorako aukera hauek baliatu behar ditugu, kultura nagusiari aurre egingo dioten praktikak saiatzeko.

Hariak 8.