Bilaketak zuzenean egin ditzakezu, bilaketa-barra lagun, edo baita “Helbideak” eta “Norabideak” izeneko fitxen (euskarazko bertsioan) bitartez ere.
Nola iritsi autoz, autobusez edo trenez?:
· Gasteiz Madril eta Frantzia Irundik lotzen dituen N-I autobidearen ertzean dago.
· Badira bertan tren zuzenezko konbinazioa Madril, Bartzelona, Lisboa eta Parisekin. Ibilbideak eta prezioak kontsultatzeko: www.renfe.es Tren geltokia hiriaren erdi-erdian dago.
· Autobus geltokia Herrandarren kalean dago, Artium museoaren atzealdean. Hona bertako informaziotarako telefonoa: + (34) 945 25 84 00.
Honako konpainiek Gasteiz eta hainbat hiri garrantzitsu lotzen dituzte autobus-zerbitzuen bidez:
www.continental-auto.es/index.do
www.alsa.es
Partekatzeko autoa bilatzeko: www.blablacar.es
Nola iritsi hegazkinez?:
· Vitoria-Gasteiz. Forondako Aireportua ( http://www.aeropuertos.net/aeropuerto-de-vitoria/ ) Hiritik 8 bat kilometrora dago. Astean zehar bi hegaldi izaten dira bertatik egunero Madrilera eta Bartzelonara. Alabaina, asteburu eta jai-egunetan ez da hegaldirik izaten. Gasteiztik aireportua joateko, taxia beste aukerarik ez dago.
· Bilbo. Loiuko Aireportua ( http://www.aeropuertodebilbao.net ) Bilboko Nazioarteko Aireportua Bilbotik 12 km.ra dago, eta Gasteiztik 80 km.ra. Hegaldiak daude egunero Espainiako eta Europako hiri nagusienetara.
Gasteizera etortzeko bi aukera dituzu:
a) Autobusa aeroportutik Termibus Geltoikiraino, Bilbon, 20 minutu ingurutan (+ 1,35 €). Taxia, 30€ inguru.
b) Termibusen “La Unión” konpainiako autobusa har daiteke, Bilbo eta Gasteiz lotzen duen konpainiakoa, 6,20 €-tan. Gasteizen, autobusak Herrandarren kalean geratzen dira, Artium museoaren atzealdean. Astean zehar autobusak goizeko 6,45ak eta gaueko 21,00ak bitartean ibiltzen dira, orduero gutxi gora behera. Bidaiaren iraupena 60-70 minutukoa ei da. (Astean zehar autobusak hiru geldialdi egiten ditu Gasteizko azken geltokira heldu aurretik; ostatua duzuen lekuaren arabera lehenago jaitsi zaitezkete).
Gainera, web-orri honetan bertan iragarki bat ipintzeko aukera eman nahi dizuegu, horren bidez beren etxean lekuren bat eskaintzeko prest dauden pertsonekin harremanetan jar zaitezten, bai eta bidaia-lagunak bilatu, eta gastuak banatzeko.
Hotelak, hostalak eta pentsioak Gasteizen (pdf)
Comments are closed.