Osoko Bilkurak
Osoko bilkurak Kongresuko partaide guztientzako topaguneak dira. Adituak izango ditugu gure artean, eta haiek arduratuko dira eztabaida kolektiboa piztuko duten gaiak aurkezteaz. Mahaiak moderatu ditu osoko bilkurak, parte hartzea eta ideien trukea suspertzeko asmoz.
Txostenak Kongresuko hiru une jakinetan aurkeztuko dira. Une hauetan, denbora izango da bai txostengileak gaia azaltzeko, baita jarraian Osoko Bilkurak eztabaida egiteko. Alabaina, eztabaida ez da une horretan bukatuko; txostenek ondorio jakin batzuk aurkeztuko dituzte Lan-taldetan horiei buruz hausnartzeko, sakontzeko…
Txostenak
Gure ustez, oso garrantzitsua da jakitea eta ezagutzera ematea Garapenerako Hezkuntzaren arloan zein prestakuntza-jarduera, zein ikerketa edo bestelako zein lan-molde ari den egiten Espainiako estatuan edo bertatik kanpo. Hala ere, Biltzar honetan parte-hartzea eta eztabaida bultzatu nahi ditugunez, ez dugu espazio berezirik egokitu, Biltzarra egiten den egunetan txostenak ahoz aurkezteko. Horiek horrela, txostenak aurkezteko aukera eskaintzen dugu, baina idatziz, ez ahoz.
Batzorde Antolatzaileak onartzen dituen txostenak ISBNrekin eta PDF formatuan emango dira argitara. Argitalpena Biltzarraren web orrialdean eta gure Liburutegi Digitalean egongo da eskuragarri: http://biblioteca.hegoa.ehu.es/
Lan-taldeak (ostirala eta larunbata goizean):
Eztabaida-taldeak dira, eta aldi berean aritzen dira gai-lerroak lantzen. Hasiera batean, lan-taldeak izango dituen lau saioetan egingo da gai-lerro bakoitzari buruzko eztabaida.
Mintegi bakoitzean izango dira: dinamizatzaile bat eztabaidarako gakoak eta giltzarriak eman ditzakeena; eta ondorioak jaso eta taldean sortutako elementu garrantzitsuenak bilduko dituen idazkari bat. Pertsona hauek biak Antolaketa Batzordeko kideekin koordinatuta arituko dira.
Ostiralean eta larunbatean arratsaldez, eta aldi berean, era askotako guneak izango ditugu (15:30-17:30): Esparru desberdinetan parte hartzeko, nork nahi duena aukeratuko du. Antolatzaileak pertsona orok lehen aukera gisa hautatu duen tailer hura egin ahal dezan zainduko du; alabaina, baliteke hori ezinezkoa izatea kasu guztietan, tailerretako partaideen kopuruak orekatu beharragatik.
1.-Tailerrak
Tailerretan, gai-lerro bakoitzak dituen alderdirik berezienak landu nahi dira, bizipenak gehiago aintzat hartuta.
Tailer bakoitzaren buruan delako gaian adituren bat egongo da, dinamika eta bestelako baliabideren bitartez parte hartzea sustatu asmoz, bide dinamikoak ere pentsatzen jarraitzeko beste modu bat baitira. Idazkari (relator) bana izango dute ondoan eta, LanTaldetan bezala, Antolaketa Batzordeko kideekin harremanetan egongo dira, Osoko bilkuretan tailerretako emaitzak eta ondorioak aurkezteko.
2.-Autokudeatutako Tailerrak
Antolakuntzaren ustez, tailerrak lagungarriak izan daitezke gai-lerroei buruzko eztabaida sustatzeko. Horrez gain, aukera eman nahi diegu beste pertsona, talde edo erakunde batzuei, interesgarriak izan daitezkeen tailerrak aurkez ditzaten, hau da, ekarpenak egiten dituzten eta garatu daitekeen lana era praktikoan ikustarazten duten tailerrak. Dokumentu honetan, proposamenak aurkezteko jarraibideak emango dizkizugu.
Antolakuntzak Biltzarraren programan sartuko ditu autokudeatutako tailerrak, eta aukera emango du jendeak jarduera horretan izena eman dezan
Autokudeatutako trailer bat aurkezteko arauak.
3- Monografikoak
Monografikoei dagokienez, Batzorde Antolatzaileak bi arazo hautatu ditu, aski garrantzitsuak direlako lan-esparru berezi batean sartzeko: 1. 1. Hezkuntza publikoaren babesa, eta 2. Kultura-arloko politikak. Merkataritza Askerako Itunak eta merkaturatzeko estrategiak
4- Proiektuen Laborategia
Gure ustez, garrantzitsua da erakundeek proposatzen duten lana hobeto ezagutzea, eta abiarazi nahi ditugun ideiak eta ekimenak besteekin partekatzea, bidelagunak nahi baititugu bidaia horretan.
Proiektuen Laborategia gune egokia izango da ideiak, ekimenak eta proiektuak dituzten lagunek edo taldeek beste talde batzuk erakar ditzaten beren proposamenarekin bat egiteko.
ProiektuenLaborategirako ekimen bat aurkezteko arauak.
Aktak
Bai Kongresuaren web-orrian eta baita lehen egunean banatuko den materialen karpetan, honako materiala egongo da: txostenetako testuak, lan-taldeko lan-gidoiak, tailerretako eta Proiektuen Laborategiko beharrezko testuak.
Garapenerako Hezkuntzari buruzko IV Kongresua amaitzen denean, argitalpen on line bat argitaratuko da, Kongresuko ondorioak ere jasoko dituena.
Comments are closed.