Hariak. Recreando la Educación emancipadora (3. zbk.)

Boterea-jakituria erlazioa. Monografikoa.

Boterea zerk eratzen duen eta haren dimentsioa zein den zehaztea arazo filosofiko eta politiko konplexua da, eta hainbat planteamendu teorikotatik landu izan da. Botere-harremanak dira denboran zehar izan diren gizarte-antolamendu sistema desberdinen oinarria, eta erresistentzia modu ugari sorrarazi dituzte gizateriaren historian zehar. Sistema horiek, hala nola, kapitalismoak, sexismoak edo kolonialismoak, berdintasun-eza sortzen dute, eta gure bizitzari eragiten diote. Existitu eta bizirik irauteko ditugun aukerak desberdinak dira hainbat faktoreren arabera; besteak beste, klase soziala, etnia, adina, aukera sexuala, edo planetako zein eremutan bizi garen.

3. zbk. Hariak