Esperientzia Eraldatzaileen III. Topagunea

Ongi etorri Esperientzia Eraldatzaileen III. Topaguneko Blogera. Topagunea Bartzelonan izango da, 2013ko abenduaren 6, 7 eta 8an. Topagune horretan hezkuntzaz mintzatuko gara, baita eraldatze sozialerako hezkuntzaz, krisi garaietako hezkuntzaz, eta krisi garaietarako hezkuntzaz ere.

Gure kale, herri eta hirietan bizi dugun krisialdiari erantzuna emateko sortzen ari diren proposamen eta ekimenak hezkuntzan oinarritzen direla uste dugu, guzti-guztiak ere.

Zergatik? Hezkuntzaz ari garenean ez garelako eskolan, unibertsitatean, familian… jasotzen dugun hezkuntzara soilik mugatzen. Izan ere, kalean egiten den hezkuntzaz ere ari gara, pertsona eta herrien artean kolektiboki eraikitako diren talde-esperientziaz. Horiek guztiak sormen handiko esperientziak dira, pertsonen eskubideen aldekoak, edo irtenbideak alternatibo edo aldaketa sozial, ekonomiko, kultural… zehatzak bilatu asmodunak.

Hartara, denen ikusgai jarri nahi ditugu  aldiberean eta elkarrekin harremanatan jasaten ari garen krisialdien zergatiak, ondorioak eta erantzun kolektibo posibleak jorratzen dituzten ekimen, proiektu, jarduerak betiere ikuspegi holistiko batetik ari direnak. Zibilizazio-krisi handia da, balioen krisia alegia, esparru eta maila ugaritan agertzen dena: krisialdi ekonomikoa, soziala, energetikoa, klimatikoa, elikatzeko ereduarena, biodibertsitate-krisia, baita pertsonak zaintzeko eta giza-bizitzaren eredu sozialarena ere.

Topagunea abenduan egingo dugu, baina momentu honetatik aurrera blog honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Sektore ugaritan zabiltzatenoi ireki nahi dizuegu espazio hau: irakasle, eskola, hezkuntza ez formala, erakunde, elkarte, komunikabide, komunitate, gizarte etxe, gizarte-sare, ekologi- eta emakume-erakunde, mugimendu sozial eta abarretan zabiltzatenoi. Emaiguzue zuen esperientzia, zuen proiektuaren berri!

Blog honen helburu xumea gure jakinduri kolektiboa, esperientzia eraldatzaile global edota tokikoen hauetan ikasi duguna elkarren artean trukatzeko gune bilakatzea da. Horien guztien hezkuntza-elementuak jasoko ditugu eta etorkizunerako nahi dugun hezkuntza mota mahaigaineratu, horren inguruan hausnartu ahal izateko. Bidali zuen proposamenak ekainaren 4tik 20ra bitartean!!

Esperientzia Eraldatzaileen III. Topaguneko Blogean klik egin!!

Bestalde, hemendik gutxira, partaidetza-gunean (gaur egun eraikitze prozesuan) parte hartzera ere gonbidatuko zaituztegu.

Barreiatu mezu hau, mesedez! Mila esker!!