Bidaietarako laguntzak

Gaur egun taldeek eta pertsonek ekonomia aldetik zailtasun ugari dituztenez, biltzarrera etortzea errazagoa izan dadin, ekarpen bat eskaintzen dugu bidaia-poltsa gisa. Aurrekontu mugatua dugu, eta ondotxo dakigu beharrezkoa denean baizik ez duzuela eskatuko.

Beka eskatzen duen talde bakoitzeko, lagun baten bidaia finantzatuko dugu (gehienez 150 €). Horretarako, eskaera egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko da, datu hauekin:

–          Pertsonaren izena eta abizenak.

–          Ordezkatzen duen taldea.

–          Laguntza eskatzeko egoeran dagoela egiaztatzen duen agiria (gehienez 200 hitz).

Horren ondorioz:

–          Ez da talde edo erakunde horretako inor gehiagorik biltzarrera etorriko.

–          Laguntza osorik erabiliko da joan-etorriko gastuak ordaintzeko (gehienez 150 €).

–          Biltzarra bukatu ondoren egingo da ordainketa, egindako joan-etorrien ordaina den zenbatekoa emanda, betiere, Hegoa Institutuak fakturak eta dagozkion egiaztagiriak jaso ondoren. Ordainketa banku-transferentziaren bidez egingo da.

–          Hegoak erabakiko du jaso dituen eskaeren artean zeini eman laguntza.

Eskaera aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko datrebakintza@hegoa.info